MUSIKA ARTXIBOA
Mendigorrian, mila biztanleko herri bat Nafarroako Ertaineko eskualdean, musikak betidanik izan du balio berezi bat. Gaur egun musika klasikoaren Nazioarteko Jaialdia, Korala, Auroroak, Fanfarria, Txaranga, Txistulariak, Gaiteroak, rock talteak,… eta abarrezkoak ditugu. Aintzinean, ez irrati ezta telebistarik ez zeudenean, herrikoek “entzueraz” abesten zuten eta abesti asko asmatzen zituzten. Jaietan musikoak garrantzizkoenak ziren. Gizonak tabernaz taberna kantuz zebiltzan, andreek abesten zuten bere kale- esparrua inarrosi edo etxeko garbiketa egiten zuten bitartean eta aurrek… beti abesten, beren jolasetan eta eskolan. Gaur egun ia ez da orduko era natural hartan abesten.
Mendigorriko kultura ondarea biltzeko daraman jardueran, Hondalan kultur elkartea ahalegintzen ari da biltzeko lehen gure kale eta plaza, etxe eta beste hainbat lekuetan entzun ziren kantak eta musikak. Era berean, gaur egun sortzen ari den kultura osoa gorde eta zabaldu nahi dugu.
Antzinean dena esaten zen abestien bidez. Zenbait pieza ezin dira publikoki erakutsi eduki laidogarria dutelako, baina haien balore etnografikoa handia denez, artxibatuta daude era egokian, gutxienez partitura formatoan, haietan islatzen da eta Mendigorriarren izaera fanfarroi eta zorrotza, baita zenbait istorio bitxiak.
Leku hau osatu dugu abesti guzti hauek gal ez daitezen.
Beren oroimenean gorde dituzten piezak guri helarazi dizkiguten pertsona guztiei gure esker ona doakie. Zuen laguntza beharrezkoa dugu.
Guregana audioak bidali ahal dizkidazue, behar den moduan guk gordetzeko inora zabaldu gabe. Gure diskrezioa bermatuta dago. Era berean, musikarekin (edo edozein gairi buruz, argazkiak, errezetak, sendabideak, esaerak e.a.) erlazionatutako edozein dokumentu pozik jasoko dugu, gure ikusentzunezkoen artxiboa handitzeko. Bidaltzeko e- mailaz erabili ahal duzue:
hondalanmendi@gmail.com.
Mendigorria betiko entzun dadin… musika bezala.
(Itzulpena: Joseba Simón)
GURI LAGUNTZA EMAN
Utz iezazkiguzu zure iruzkinak: