MENDIGORRIKO DIGITAL ARTXIBOA

HONDALAN KULTUR ELKARTEA

Ongietorriak web orrialde honetara. Hondalanen webak elkarlanean aritzeko orrialde bat da. Web honen asmoa Mendigorriaren eta Mendigorriko patrimonio inmaterialaren inguruan era guztietako informazioak, artxiboak eta esperientziak batzea eta helaraztea da. Informazioa atal desberdinetan antolatuta dago. Atal hauek guztiz malguak dira eta momentuko informazioetara eta iradokizunetara egokitu ahal dira. Zuen laguntzaren zain gaude eta espero dugu asko disfrutatzea auzolan edo “tornapeon”-en bitartez denon artean lortutakoaz. Dana zuentzat.

Azkenik, gogoratu behar da gure proiektuak Nafarroako Gobernuak interes sozialeko kultur eta arte ekimenei ematen dien MECNA saria duela.

Ba al dakizu Nafarroako Gobernuak gure kultura-proiektua interes sozialekotzat jo duela MECNA sariaren zigiluarekin?

(ikusi http://www.culturanavarra.es/…/archivo-digital-de-mendigorr…).

MECNAk aitortzen du herritarrek, enpresaburuek eta gizarteak kultura sustatzeko eta finantzatzeko duten konpromisoa. Laguntza ematen dieten enpresek eta partikularrek zerga-pizgarri garrantzitsuak dituzte.

Oso gutxigatik ez diguzu asko laguntzen. Partikularra bazara eta dohaintzak egiten badituzu, adibidez, 50 €, 40 €berreskuratzen dituzu eta 10 € ematen dituzu. Hau da, 10 € bakarrik emanez gero, gure proiektuei 50 € biltzeko aukera ematen diezu. 150 € eman, 120 € berreskuratu eta 30 € ematen badituzu.

Dohaintza egitean, guk emango dizugu horren ziurtagiri ofizial bat. Ez duzu besterik egin behar. Gu arduratzen gara zure dohaintza Ogasunean jakinarazteaz, dagokion aitorpenean onurak aplika diezazkizuten.

ENPRESA bazara edo 150 €-tik gorako ekarpena egin nahi baduzu, baldintzak desberdinak dira. Gustatuko litzaiguke xehetasunez azaltzea.

Gainera, proiektuak laguntzeko beste bi bide daude:

  • Erabilera-maileguak.

  • Lankidetza-hitzarmenak.

Informazio gehiago hemen:

👉 http://www.culturanavarra.es/…/do…/hazte-mecenas-120-es.pdf…

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

Facebook-en argitaratzen duguna irakur dezakezu:

Utz iezaguzu zure iruzkina: